Mundua -

Parisko atentatuak

Koalizioko herrialdeetan eraso gehiago egitearekin mehatxu egin du EIk

Estatu Islamikoak ohartarazi du, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuei, Australiari, Kanadari eta Belgikari eraso egingo diela 'musulmanen kontrako bonbardaketei eusten badiete'.

Estatu Islamikoa. Artxiboko irudia: EiTB
Estatu Islamikoa. Artxiboko irudia: EiTB
Parisen ondotik, Washington jarri du jomugan Estatu Islamikoak

1:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko atentatuen moduko eraso gehiago egitearekin mehatxu egin die Estatu Islamikoak Sirian eta Iraken bonbardaketak egiten ari den nazioarteko koalizioa osatzen duten herrialdeei, baldin eta bonbardaketei eusten badiete.

Estatu Islamikoak Irakeko Kirkuk eskualdean duen filialak interneten zabaldutako eta egiaztatzeke dagoen bideo batean, Ameriketako Estatu Batuak (AEB), Australia, Kanada eta Belgika jarri ditu jomugan, "musulmanen kontrako bonbardaketei eusten badiete".

"Koalizioa osatzen duten herrialdeei (AEB buru dutela) esango diet ez direla seguru biziko musulmanak beren herrialdeetan seguru sentitzen ez diren bitartean", aldarrikatu du Estatu Islamikoko soldadu batek bideoan.

"Zigorra heldu zenerako" izenburupean, Parisko atentatuen inguruko irudiak ikus daitezke bideoan jihadistek egindako hainbat ohartarazpenekin batera.

Jihadistetako batek "anaia frantziarren adibidea" segitzea eta beren herrialdeetan eraso egitea eskatu die fededunei. "Bereziki Frantziari esan nahi diogu ez direla seguru biziko hegazkinak musulmanen herrialdeen gainetik hegan egiten duten bitartean. Hau (Parisko atentatuak) erantzun sinplea izango da", gaineratu du.

Kanadan, Belgikan eta Australian iraganean gertaturiko erasoak gogora ekarri ditu bigarren batek bideoak eta herrialde horietan beldurra sortzen jarraitzeko konpromisoa agertu du: "Datorrena okerragoa eta mingotsagoa izango da".

Hirugarren pertsona batek Ameriketako Estatu Batuei erreferentzia egin zien eta azpimarratu zuen estatubatuarrak ez direla seguru egongo musulmanak seguru ez dauden bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Paris azken ordukoa Belgika argazkiak Estatu Islamikoa Gaurko azken ordukoa Siria