Mundua -

EI-REN MEHATXUAK

Estatu Islamikoak Etxe Zuriari ere erasoko diola mehatxatu du

Bideo baten bidez, Frantzian atentatu gehiago egingo dituztela eta Erroma ere “kolpatuko” dutela ohartarazi dute.

Estatu Islamikoak azken egunetan zabaldutako bideo baten irudiak. Artxiboko irudia: EiTB
Estatu Islamikoak azken egunetan zabaldutako bideo baten irudiak. Artxiboko irudia: EiTB
Estatu Islamikoak azken egunetan zabaldutako bideo baten irudiak. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak beste bideo bat argitaratu du ostegun honetan. Ameriketako Estatu Batuetako Etxe Zuriari ekintzaile suizidak eta bonba-autoak erabilita erasoko diotela agindu dute.

Sei minutuko bideoa Parisen egindako sarraskiari buruzko albisteekin hasten da, eta beltzez jantzitako bi milizianok hitz egiten dute bertan.

Gainera, Frantziako “monumentuak” eta Erroma, Vatikanoaren egoitza, “kolpatuko” dituztela ohartarazi dute.

Barack Obama AEBko presidentea eta François Hollande Frantziako buruzagia ere mehatxatu dituzte. “Gerriko lehergailuak eta bonba-autoak erabilita kiskaliko ditugu”, esan dute.

Parisko atentatuak izan zirenetik, Washington, New York, Erroma eta Al Andalusen erasoak egingo dituztela adierazi dute.

AEBko Estatu Departamentuak esan du mehatxu guztiak “seriotasun osoz” hartzen ari direla, eta, ondorioz, bideoa egiazkoa den edo ez aztertzen ari direla jada.

FBIren esanetan, berriz, ez dago inolako zantzurik AEBn Parisen egin zituzten moduko erasoak prestatzen ari direnik pentsatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Paris azken albisteak Frantzia argazkiak