Mundua -

Protestak

Saudi Arabiaren Teherango enbaxadari eraso diote manifestariek

Eraso horren berri ematen duten irudiak eta bideoak zabaldu dituzte sare sozialetan.

Protestak Teheranen Argazkia: Efe
Protestak Teheranen Argazkia: Efe
Ondoeza eta haserrea xiiten artean, Nimr klerigoaren hilketaren ostean

1:16

Agentziak | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat gauean, hainbat lagunek eraso egin diote Saudi Arabiak Teheranen duen enbaxadari . Hain zuzen ere, eraso horren berri ematen duten irudiak eta bideoak zabaldu dituzte sare sozialetan.

Irudi horietako batean hainbat manifestari egoitza diplomatikoan sartzen eta hari su ematen ageri dira, Nimr al Nimr buruzagi erlijioso xiitaren exekuzioagatik protestan.

 

Terrorismoa eta desobedientzia leporatuta 47 lagun hil zituen atzo Saudi Arabiak, tartean udaberri arabiarreko buruzagietako bat zen Nimr al Nimr buruzagi xiita. Hori dela eta, gehiengo xiita duten estatuek gogor salatu dute erlijiosoaren exekuzioa eta protestak ugarituz ari dira azken orduetan. Hain justu, Iran da xiien potentziarik handiena.

 

Twitterren jarritako argazki batean, manifestariak eraikin baten aurrean ageri dira eta sute txikiak ikus daitezke. Beste batean, berriz, altzariak txikituta ikusten dira. Ustez, enbaxadaren barruko argazkiak dira. Oraingoz, ez dituzte agertutako argazkiak benetakoak diren argitzerik izan, baina Irango komunikabideek eta kazetariek irudiok zabaldu dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Albisteak Gaur Albisteak Iran Manifestazioak Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?