Mundua -

Elur ekaitza

Elur-ekaitzak gutxienez 29 hildako utzi ditu AEBko ekialdeko kostan

Ekaitza New Yorken inoiz izan den bigarren ekaitzik handiena da, 60 zentimetroko elur-geruzarekin, 2006an izan zen marka baino zentimetro laurden gutxiago.

Elur ekaitzak AEBren ekialdeko kostaldea geldiarazi du. Argazkia: EFE
Elur ekaitzak AEBren ekialdeko kostaldea geldiarazi du. Argazkia: EFE
Gutxienez 19 lagun hil dira AEBn elur-ekaitza handi batengatik

0:54

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 29 pertsona hil dira AEBn, ekialdeko kostaldeko hainbat estatutan gogor jo duen elur-ekaitz masiboaren eraginez.

Azken txosten ofizialaren arabera, hildako hamahiru auto-istripuz zendu dira Arkansasen, Ipar Karolinan, Kentuckyn, Ohion, Tennesseen eta Virginian. Beste lau (bata Marylanden eta beste hirurak New Yorken) beren etxebizitzetatik elurra kentzen ari zirela hil dira., eta gainerako biak Virginian, hipotermiak jota.

Ekaitza New Yorken inoiz izan den bigarren ekaitzik handiena da, 60 zentimetroko elur-geruzarekin, 2006an izan zen marka baino zentimetro laurden gutxiago.

Elur-bisutsaren eraginez, 3.500 hegaldi geratu dira bertan behera igande honetan, eta 600 astelehenerako (FlightAware webgunearen arabera), bai elurrarengatik, bai 100 kilometrotik gorako haizeengatik.

Kostaldeko herriak alertan daude olatuen alturarengatik (duela hiru urte Sandy ekaitzak sortu zituen olatuak baino handiagoak), eta ehun lagun baino gehiago atera behar izan dituzte Wildwood hiritik  (New Jersey) uholdeen eraginez.

Hala eta guztiz ere, aireportu nagusietan, JFKn tarteko, hegaldiak normaltasunera itzultzen hasi dira.

Ibilgailuekin ibiltzeko debekua kendu dute

Manhattan herrialdearekin lotzen duten gainerako zubi eta  tunelak ere libre geratu dira.

New Yorkeko gobernadoreak, Andrew Cuomok, iragarri duenez, hiriko autobus-zerbitzu publikoa ere indarrean dago berriz ere; metroa ere gaur goizean bertan ireki dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak New York bideoak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguraldia argazkiak Elurra Albisteak Ekaitzak gaur