Mundua -

Atentatuak Bruselan

Aireportuko atentatuaren ustezko hiru egileen argazkia zabaldu dute

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Brusela astindu duten atentatuak, alegia, Zaventem aireportuan eta Melbeek metro geltokian.

Antza denez, Polizia eskumako gizonaren bila dabil, bizirik dagoela uste baitu. Irudia: HLN.BE
Antza denez, Polizia eskumako gizonaren bila dabil, bizirik dagoela uste baitu. Irudia: HLN.BE
Antza denez, Polizia eskumako gizonaren bila dabil, bizirik dagoela uste baitu. Irudia: HLN.BE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brusela-Zaventem nazioarteko aireportuko segurtasun kamerek bertan izan diren bi eztandekin lotura izan lezaketen hiru terroristen irudiak zabaldu dituzte, Belgikako Poliziak esan duenez.

Poliziak zabaldu ditu hasieran irudiak eta, ondoren, Belgikako hedabideek horren berri eman dute. Bertan, hiru gizonezko gazte ikus daitezke, bakoitza maletak dituen gurdi bat bultzatzen ari dela. Ez dute daturik eman haien nortasunari buruz.

Gainera, ikertzaileak hiruetako bat ari dira bilatzen modu "aktiboan", hain zuzen, kapela bat daramana, uste baitute ihes egitea lortu duela eta bizirik dagoela, RTBF hedabide publikoak informatu duenez. Gainerako bi susmagarriak atentatuan hil dira.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Bruselan egindako atentatuak, Zaventem aireportuan eta Maelbeek metro geltokian, SITE jihadismoaren gaineko informazioa jasotzen duen web guneak plazaratu duenaren arabera.

Amaq Estatu Islamikoari lotutako albiste agentziak ohar bat zabaldu du eta, horren arabera, EI izan da Bruselako atentatuen egilea.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Bruselaseko albisteak gaur Atentatuak argazkiak Estatu islamiarra berriak Gaurko azken ordukoa