Mundua -

'Panamako paperak'

Cameronek aitortu du bere aitaren sozietatean parte hartu zuela

Erresuma Batuko lehen ministroaren aita 'Panamako paperetan' agertzen da, 'offshore' izeneko inbertsio-funtsa sortzeagatik.

David Cameron lehen ministro britainiarra. Artxiboko irudia
David Cameron lehen ministro britainiarra. Artxiboko irudia
David Cameronek akzioak izan zituen Bahama Uharteetan

1:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron lehen ministro britainiarrak aitortu du bere aitak sortutako ‘offshore’ inbertsio-funtsean 37.500 euro baino gehiagoko baliodun akzioak izan zituela.

Blairmore Investment Trust sozietatearen 5.000 titulu izan zituen, 1997tik 2010eko urtarrila bitartean, lehen ministro kargua hartu baino lau hilabete lehenagora arte. Cameronen emazteak ere izan zuen partaidetza.

Hala onartu du ITV telebista-katean egindako elkarrizketan. Nolanahi ere, ezkutatzeko ezer ez duela azpimarratu du.

‘Panamako paperen’ bidez jakin da  bere aitak (Ian Cameron 2010ean hil zen) paradisu fiskaletan negozioak zituela. Egun “zailak” bizi izan dituela esan du, baina zerga guztiak Erresuma Batuan ordaindu dituela nabarmendu nahi izan du.

Erresuma Batuko Gobernuak asteon zabaldutako mezua izan da lehen ministroa, haren emaztea eta seme-alabak ez direla inoiz aipatu sozietateaz baliatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua David Cameron bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Albisteak