Mundua -

Bruselako atentatuak

Bruselako atentatuen 'kapeladun gizona' dela aitortu du Abrinik

Poliziaren arabera, Mohammed Abrinik Brusela-Zaventemgo aireportuan izandako atentatua abiatu zuen, bi terrorista suizidekin batera.

Mohammed Abrini, atxilotutako susmagarria. Argazkia: EiTB
Mohammed Abrini, atxilotutako susmagarria. Argazkia: EiTB
Mohammed Abrini, atxilotutako susmagarria. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Fiskaltza Federalak jakinarazi duenez, joan den martxoaren 22an Brusela-Zaventemgo aireportuan atentatua egin zuen 'kapeladun gizona' dela aitortu egin du ostiral honetan atxilotutako Mohammed Abrini susmagarriak.

"Fiskaltza Federalaren bulegoak baieztatu duenez, Bruselako Aireportu Nazionalean izandako atentatuetan parte hartu zuen hirugarren laguna da Mohammed Abrini", esan du Fiskaltzak ohar baten bidez.

Bi terrorista suizidekin zihoan Abrini, baina hark ez zuen bere buruaz beste egin. "Gure lantalde bereziak prestatutako bideoa erakutsi diogu, eta bera zela onartu behar izan du", azaldu du Fiskaltzako bozeramaile batek. "Azaldu duenez, lehergai-gerrikoa zakarrontzira bota zuen, eta geroago bere kapela saldu", gaineratu du Fiskaltzak.

Abrini Salah Abdeslam terroristaren konplizea zen, eta ostiral honetan atxilotu dute, beste bi lagunekin batera (horiek aske utzi dituzte). Gainera, beste bi susmagarri atxilotu dituzte: Usama K. eta Bilal E. M. Horietako biei eta Abriniri talde terroristan parte hartu izana eta hilketa terrorista leporatu dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bruselako albisteak gaur Atentatuak albisteak