Mundua -

Egiptotik zetozen

200 migratzaile inguru salbatu dituzte Siziliatik gertu

Atzo bertan ehunka pertsona hil ziren Mediterraneo itsasoan, itota. Antza denez, lau ontzitan zihoazen, Egiptotik Italiara.

Itsasoan salbatutako migratzaileak Lampedusara heltzen. Argazkia: EFE.
Itsasoan salbatutako migratzaileak Lampedusara heltzen. Argazkia: EFE.
Itsasoan salbatutako migratzaileak Lampedusara heltzen. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako kostazainek 214 migratzaile salbatu dituzte Siziliatik gertu, Mediterraneo itsasoan, Frantziako Finantza Ministerioak gaur jakinarazi duenez.

Ontzia Egiptotik zetorren eta barruan 106 gizon, 45 emakume (horietako bat haurdun) eta 63 haur txiki zihoazen.

Somalia, Eritrea, Siria eta Egiptotik ihes egin duten migratzaileek hamar egun zeramatzaten itsasoan salbatu dituztenean.

Frantziako kostazainek Siziliako hego-ekialdean aurkitu zuten ontzia, kostaldetik 450 kilometrora.

Beste ezbehar bat itsasoan

Lau ontzitan zihoazen ehunka pertsona hil ziren atzo Mediterraneo itsasoan, itota, Sergio Mattarella Italiako presidenteak baieztatu zuenez.

BBCren arabierazko telebista katearen arabera, hildakoak 400 ei izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Albisteak migrazioa gaur Frantzia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Egipto Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak