Mundua -

EBk zaintzarik gabeko 88.300 adin txikiren asilo eskaerak jaso ditu

Asilo eskaera guzti hauek zaintzarik gabeko eta modu ilegalean sartutako adin txikikoen eskaerak dira. Iazko 88.300 eskaeretatik Estatu espainiarrean 25 soilik egin ziren.

Adin txikiko errefuxiatuak
Adin txikiko errefuxiatuak
Adin txikiko errefuxiatuak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak zaintzarik gabeko eta modu ilegalean sartutako adin txikikoen 88.300 asilo eskaera jaso zituen iaz. Europako Estatistika Bulegoaren arabera (Eurostat), Estatu espainiarrean 25 eskaera soilik egin ziren.

Datu hauen arabera, inolako zaintzarik gabe etorritako adin txikikoen kopurua laukoiztu egin da aurreko urtearekin konparatuta. 2014. urtean antzeko 23.000 asilo eskaera erregistratu ziren.

Asilo hau eskatu zuten adin txikikoen %91 mutilak izan ziren eta, erdiak baino gehiago, 16  eta 17 urte inguru zeukaten.

Eskaera egin zutenen artean %51ak jatorri afganiarra zeukan eta %16k siriarra. Estatuan jasotako eskaeretatik 15 afganiarrenak eta beste 5 eskaera siriarrenak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Sirian Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Siria albisteak gaur