Mundua -

Immigrazioaren drama

Gutxienez 15 pertsona hil dira Libian, euren ontzia hondoratuta

Orotara 4.000 etorkin erreskatatu dituzte Siziliako Kanalean ostegun honetan.

Hondoratzea etorkinak
Hondoratzea etorkinak
Hondoratzea etorkinak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 pertsona hil dira gaur Libiako uretan, ontzi batean Europara bidean zihoazela, “Reina Sofia” fragata espainiarretik ikusi dutenez.

Fragata hori erreskate lanetan ari da, EUNavforMed programa europarraren baitan. Ontzi horretatik, 15 eta 20 gorpu artean begiztatu dituzte uretan, baina ezin izan dute zenbaki zehatza egiaztatu, bizirik dauden pertsonak erreskatatzea baitute lehentasuna.

Ezbeharra Libiako kostaldetik 35 miliara (56 kilometro) jazo da. Bertan, 100 pertsona zihoazen ontzia irauli egin da.

Gaur bertan, orotara 4.000 etorkin erreskatatu dituzte Siziliako Kanalean, 22 operaziotan.

Ordu batzuk lehenago, beste ontzi bat irauli zen, eta, tragedia horretan, bost pertsona hil ziren eta 562 erreskatatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Munduko albisteak Migrazioaren albisteak Albisteak Itsas istripuak gaur Errefuxiatuak azken ordukoa Itotze kasuak Libia Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak