Mundua -

Atxilotua

Eurokopan atentatzeko asmoa zuen frantziar bat atxilotu dute Ukrainan

Atxiloketa maiatzaren 21ean eman zela baieztatu du Ukrainak. Antza, meskita, sinagoga, zerga administrazio eta errepideko kontrolen aurka atentatzeko asmoa zuen.

Atentatu simulazioa Frantziako Eurokopari begira. EFE.
Atentatu simulazioa Frantziako Eurokopari begira. EFE.
Atentatu simulazioa Frantziako Eurokopari begira. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurokopan atentatzeko asmoa zuen frantziar bat atxilotua izan dela egiaztatu du gaur Vasil Hricaj Ukrainako Segurtasun Zerbitzuetako buruak. Eurokopa ekainaren 10ean hasiko da eta uztailak 10 bitartean ospatuko da Frantzian.

Hricajek jakinarazi duenez, atxiloketa joan den maiatzaren 21ean eman zen, Jagodyn hirian, Poloniako mugatik gertu. M6 frantziar telebista kateak ostiralean eman zuen 25 urteko susmagarri baten atxiloketaren berri, eta orduan esandakoaren arabera, arma mordoa zuen bere ibilgailuan, besteak beste, suziri-jaurtitzaileak, lehergaiak eta Kalashnikov fusilak.

Atxilotuak 15 eraso terrorista egiteko asmoa zuen Eurokopan, meskita, sinagoga, zerga administrazio eta errepideko kontrolen aurka, Ukrinform albiste agentziaren arabera.

Frantziak segurtasun neurriak areagotu ditu Eurokopari begira, Paris eta beste hiri nagusietan ospatuko den futbol zelaietan eta zaleen guneetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Ukraina Paris azken ordukoa Zer ari da gertatzen Europan? Frantzia argazkiak Atentatuak bideoak Albisteak Eurokopa 2024