Gaur 30 urte lehertu zen Txernobyleko zentral nuklearreko laugarren erreaktorea, lainoa erradiaktiboa eremu handi batean zabalduz. Erradiazio horren ondorioak oraindik ere nabariak dira.
EBren eta Ukrainiaren arteko elkartze-akordioari buruzko galdeketak errefusatu egin du ituna. Euroeszeptikoek zenbateko babesa duten neurtzeko termometro gisa hartu dute aipatu erreferenduma.
Hala iragarri dute gertaeraren nondik norakoak aztertu dituzten Herbehereetako ikertzaileek. 2014ko uztailean Malaysia Airlinesen Boeing 777 hegazkin bat eraitsi zuten Ukrainan eta 298 lagun hil ziren
Gutxienez pertsona bat hil da eta 90 zauritu dira, gehienak soldaduak eta guardia nazionalak, Ukrainako Parlamentuaren kanpoaldean izan diren hainbat leherketen ondorioz.
Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bilera egin ondoren esan du bi herrialdeek elkarlanean lan egingo dutela Minskeko akordioko puntu guztiak betetzen direla bermatzeko.
Prozesua 'luzea, garrantzitsua eta ezinbestekoa' izango dela aitortu du Ukrainako presidenteak. Bestalde, NATOko idazkari nagusiak su-etena errespetatzeko eskatu die Errusiari eta Ukrainari.
Dena den, Ukrainako Gobernua oso eszeptiko agertu da. Bestalde, miliziano errusiazaleek 373 soldadu ukrainarren hilotzak aurkitu dituzte Donetskeko aireportuan.
Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, atxilotuak 2004an joan ziren Ukrainara eta orain dela gutxi itzuli ziren. Guztiak Errusia zaleen aldeko taldeetan aritu dira borrokan.
Minskeko akordioak dakarrenaren arabera, martxoaren 5erako burutu beharko litzateke erretirada, baina bi asteko epea aipatu dute, hau da, hilaren zortzira artekoa.
'Agiria bart sinatu dugu. Gaurtik hasita, datozen bi asteetan arma astunak kenduko ditugu', esan du Donetskeko Defentsa Ministerioko ordezkariak. Bestalde, bi lagun hil dira Kharkov hirian.
Ukrainan, gauerdian sartu da indarrean Minsken adostutako su-etena. Hasiera batean, bi aldeek zorrotz bete dute, baina azken orduetan akordioa hautsi izana leporatu diote elkarri.
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.
Cookie-en erabilera
Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Zure erabiltzaile esperientzia (nabigazioa eta hobespenak) optimizatzeko eta analisi lanetarako dira. Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu gure cookie politika.