Mundua -

Armak

Orlandon erabilitako erriflea legezkoa eta iPhone baino merkeagoa da

Ustezko erasotzaileak AR-15 eraso-fusil bat erabili du, Newtowngo Sandy Hook ikastetxean eta Denverreko zinema-areto batean izandako tiroketetan ere erabili zuten berdina.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizaldean Orlandoko diskoteka batean jazotako tiroketaren ustezko egilea Omar Mateer da (estatubatuarra baina afganiar jatorrikoa). Erasoan 49 lagun hil dira, eta beste 53 zauritu, eta erasotzaileak eraso-fusil bat eta pistola bat zeramatzan.

John Mina Orlandoko poliziaburuak azaldu duenez, diskotekan pistola bat eta AR-15 eraso-fusil bat aurkitu dituzte. Azken hori erdiautomatikoa da, M-16 fusil militarraren bertsio zibila da, eta iPhone bat baino merkeagoa da.

ERASO-FUSILA ARMAK FUSIL DE ASALTO ORLANDOKO ERASOA ITURRIA: TWITTER MIKEL REPARAZ

Iturria: @reparazz

1994tik 2004ra bitartean erabilpen zibilerako eraso-fusilak debekatu zituzten AEBn, baina gaur egun ez dago inolako murrizketarik.

Beste triskantzetan erabilia

AEBn izandako beste hainbat sarraskietan erabilia izan da AR-15 fusil hori, esaterako, Newtowngo Sandy Hook ikastetxean izandako erasoan (26 lagun hil ziren, horietako 20 haurrak izanda) eta Denverreko zinema-areto batean izandako tiroketan, Batman filmearen estreinaldian (12 hildako eta 58 zauritu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak