Mundua -

Sarraskia Orlandon

Estatu Islamikoa: 'Omar Mateen gure soldaduetako bat zen Amerikan'

Hala ere, sarraskiaren inguruko lehen ikerketek erasotzailearen eta talde terroristen artean balizko lotura batzuk badaudela azaleratu dituzte soilik orain arte.

Banderak eta loreak San Frantziskon (AEB). Argazkia: EFE
Banderak eta loreak San Frantziskon (AEB). Argazkia: EFE
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Orlandoko erasoa

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoa talde terroristaren hitzetan, Omar Mateen Orlandoko diskotekako erasotzailea ?kalifa-herriaren soldaduetako bat zen Amerikan?.

?Kalifa-herriaren soldaduetako batek segurtasun inbasio bat aurrera eraman du Amerikan, eta gurutzatuen bilera batean sartzeko kapaz izan da Orlandoko homosexualen klubean (?) ehun bat hil edo zauritu ditu, bera tiroz hil baino lehen?, aldarrikatu erakunde terroristak Al Bayan irratian.

Hala ere, Orlandoko (Florida, AEB) sarraskiaren inguruko lehen ikerketek erasotzailearen eta talde terroristen artean balizko lotura batzuk badaudela azaleratu dituzte soilik orain arte. 29 urteko Omar Mir Seddique Mateen bi aldiz ikertu zuten.

Pulse homosexualen diskotekako sarraskia gertatu eta 24 ordutara, gaztearen zenbait datu jakinarazi ditu FBIk. Erasotzailea Poliziak hil zuen tiroketan.

Aldi berean, zazpi hildakoren nortasunak jakitera eman dituzte. ?Terrorismo eta gorroto ekintza bat? izan zela esan zuen Barack Obama AEBko presidenteak.

Orain arte identifikatu dituzten lehen biktimak hauek dira: Edward Sotomayor Jr., Stanley Almodovar III, Luis Omar Ocasio-Capo, Juan Ramon Guerrero, Eric Ivan Ortiz-Rivera, Peter O. Gonzalez-Cruz eta Luis S. Vielma.

Hispanoak

Pulse diskotekak ?gau latino bat? antolatu zuen larunbaterako, bachata eta reggaeton erritmoak eskainiz. Hori dela eta, litekeena da biktimen kopuru handi bat hispanoak izatea. Gainera, Orlandoko biztanleen % 29 hispanoak dira.

Seddique Mateen New Yorken jaio zen, jatorri afganiarreko familia batean. Mateenek 911 larrialdi telefonora hots egin zuen sarraskia izan baino lehen, eta Estatu Islamikoari leialtasuna agertu zion, kazetarien arabera.

Amaq jihadisten albiste agentziak zabaldu zuenez, homosexualen diskotekaren aurkako erasoa ?Estatu Islamikoaren borrokalari batek egin zuen?.

Ikertua

Amaqen informazioa ez dute AEBko poliziek baieztatu. Sarraskia terrorismoarekin lotuta dagoela esateko goizegi dela uste du Ron Hopper FBIko agenteak, baina onartu egin du ustezko erasotzaileak 2013an bereganatu zuela lehen aldiz agintarien arreta.

Hopperren hitzetan, Seddique Mateenek ?adierazpen subertsiboak egin zituen lankideen aurrean, balizko lotura terroristak agerian utziz?. Orduan bi aldiz galdekatu zutela azaldu du FBIko agenteak.

Ondoren, 2014an, Moner Mohammad Abusalharekin zerikusia zuelakoan galdekatu zuten. Abusalha eraso suizida batean hil zen, Sirian. Harreman esturik ez zutenez ikusi, mehatxu bat ez zela ebatzi zuten ikertzaileek.

Orlandoko sarraskia omenaldiak efe

Hildakoak gogoan, San Frantziskon. Argazkia: EFE

Seddique Mateenen emazte ohiaren esanetan, ?ez zen pertsona egonkorra?. ?Jo egiten ninduen. Etxera etorri eta arropa garbituta ez bazegoen, jo egiten ninduen?, esan du emakumeak The Washington Post egunkarian. 2009an ezkondu ziren, baina hilabete gutxi batzuk geroago banandu ziren.

Sarraskiak Estatu Islamikoarekin ?loturaren bat? duela adierazi du Bill Nelson Floridako senatari demokratak. Hala ere, hori baieztatzeko, ikerketen emaitzen zain egon beharko dutela gaineratu du.

Miaketak

Poliziak Omar Seddique Mateenen etxebizitza bat miatu du Fort St. Lucien, Orlandotik 180 kilometrora, eta hiru ibilgailu miatu ditu.

Tiroketan, 49 pertsona hil eta 53 zauritu ziren, eta horietako asko 43k oraindik ospitalean jarraitzen dute. Orlandoko osasun arduradunen arabera, zauritutakoen artean batzuk ?oso larri? daude, eta aurre egin ahal izateko, odola emateko eskatu diete herritarrei.

Espainiak Miamin daukan kontsulatuaren arabera, zaurituen artean ez dago espainiako nazionalitatea daukan inor.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Atentatuak Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea