Mundua -

Migratzaileak

Gutxienez 5.000 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneo itsasoan

Italiako kostazainek emakume baten gorpua aurkitu dute ontzi batean. Azken hogei urteotan 60.000 migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago desagertu edo hil dira Mediterraneo itsasoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako kostazainek hainbat ontzitan zihoazen 5.000 migratzaile baino gehiago erreskatatu dituzte ostegun honetan, ohar baten bitartez iragarri dutenez. Itsasontzi horietako batean, bidaian hil den emakume baten gorpua aurkitu dute kostazainek.

Era berean, Siziliako itsasartean 43 erreskate egin behar izan dituztela adierazi dute, eta koordinazio lanak Italiako kostazainen esku egon direla gaineratu dute.

Azken hogei urte hauetan 60.000 migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago desagertu edo hil dira Mediterraneo itsasoan, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (OIM) 2015. urtean emandako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioaren albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Italiako albisteak Mediterraneo itsasoa