Mundua -

IRAK

Estatu Islamikoak bere 'gerra ministroa' hil dela baieztatu du

'Estatu Islamikoa talde terroristako borrokalaririk trebeenetakoa zen', Ameriketako Estatu Batuen arabera. Estatu Islamikoak bahitutako atzerritarrak kontrolatzeko ardura zuen, Raqqako presondegian.

AEBen arabera, Sirian izandako bonbardaketa batean hil zen Abu Omar al Shishani.
AEBen arabera, Sirian izandako bonbardaketa batean hil zen Abu Omar al Shishani.
AEBen arabera, Sirian izandako bonbardaketa batean hil zen Abu Omar al Shishani.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak gaur baieztatu duenez, Abu Omar al Shishani ISISen 'gerrako ministroa' joan den martxoan hil zen, Shirqat (Irak) hirian izandako liskarretan, Amaq albiste agentziak jakitera eman duenez.

Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak martxoan baieztatu zuen Al Shishaniren heriotza. Iturri horren arabera, baina, Sirian hil zen, Shadadi hirian izandako bonbardaketa batean zauritu ondoren.

'Estatu Islamikoa talde terroristako borrokalaririk trebeenetakoa zen', Estatu Batuen arabera. Pentagonoak bost milioi dolarreko saria eskaini zuen, orain urtebete inguru, Al Shishaniren truke.

Georgian jaio zen Al Shishani, 1986an, eta oso gaztea zela bertako Armadan sartu zen. Estatu Islamikora 2014an batu zela uste da. Omar txetxeniarra ezizenez zen ezaguna ISIS taldean.

Estatu Islamikoak bahitutako atzerritarrak kontrolatzeko ardura zuen, Raqqako presondegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Estatu Islamikoa Jihadismoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Siria albisteak gaur