Mundua -

Estatu kolpe saiakera Turkian

Erdogan heriotza-zigorra ezartzeko prest, Parlamentuak babesten badu

8.000 lagun baino gehiago atxilotu dituzte Turkian, estatu-kolpe saiakerarekin lotura dutelakoan.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak ez dio aterik itxi heriotza-zigorra berrezartzeko aukerari, eta ildo horretan adierazi du "Parlamentutik ateratzen den erabaki oro" onartuko duela.

Ustez, Turkiako estatu-kolpe saiakerarekin nahasita daudenak edota Estatuaren kontra konspiratzen dutenak heriotzarekin zigortzeko aukerarekin espekulatu du Turkiako Gobernuak CNN telebista-kateari eskainitako elkarrizketan.

"Traizio delitu argia da" eta, beraz, ezin da neurri bat bera ere baztertu balizko zigor gisa. Erdoganek iradoki du Parlamentuak hartzen duen erabakiaren baitan egongo dela dena, eta ez dagoela "marra gorririk". "Presidente gisa, Parlamentuak adosten duen erabaki oro onartuko dut", adierazi du.

"Zergatik mantendu behar ditut edo zergatik eman behar diet jaten kartzelan? Hori da jendeak dioena", gaineratu du Erdoganek zigorrak gogortzeko herritarrek egindako balizko eskaeren aurrean. Turkiako presidentearen esanetan, herritarrek "amaiera azkarra" eman nahi diete krisi honi, baina konponbide "zentzudunak" eta "zuhurrak" bilatzearen alde agertu dira.

8.000 lagun baino gehiago atxilotu dituzte Turkian, estatu-kolpe saiakerarekin lotura dutelakoan, tartean, Armadako jeneralen herena. Gainera, Erdoganek esan duenez, "gogotik ordainduko dute egindako traizioa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Turkia albisteak