Mundua -

Ikerketa zabaldu dute

Hildako bat eta hainbat zauritu Ohion izandako tiroketa batean

Gertaera goizaldeko 2:00ak aldera jazo da, Hamilton (Ohio) hiriko mendebaldean dagoen Doubles tabernan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizaldean Hamilton (Ohio) hiriko taberna batean izan den tiroketa baten ondorioz pertsona bat hil egin da eta beste hainbatek zauriak dituzte, Poliziaren iturriek Dayton Daily Newsegunkariari jakinarazi diotenaren arabera.

Hildako norbanakoa gertakariaren lekuan bertan zendu da; zaurituak, aldiz, gertuko ospitaletara eraman dituzte. Oraindik ez dute jakitera eraman zenbat zauritu dauden, ezta hildakoa nor den ere.

Gertaera goizaldeko 2:00ak aldera jazo da (gure 8:00etan), Hamilton (Ohio) hiriko mendebaldean dagoen Doubles tabernan.

Zenbait anbulantzia joan dira bertara zaurituak artatzeko. Joan zen abuztuan antzeko tiroketa bat gertatu zen taberna berean. Orduko hartan bi pertsona zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak