Mundua -

AEBko hauteskundeak

Bill Clinton, lehen dama? Zein izango litzateke bere tituluaren izena?

‘Lehen damaren’ titulua ez da ofiziala eta arautu gabe dago, baina Hillary Clintonek presidentzia eskuratuko balu, AEBn aurrekariak daude Bill Clintonek eskuratuko lukeen tituluaren izena jakiteko.

Bill Clinton, AEBetako presidente ohia. Argazkia: EFE
Bill Clinton, AEBetako presidente ohia. Argazkia: EFE
Bill Clinton, AEBetako presidente ohia. Argazkia: EFE

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton demokrata Ameriketako Estatu Batuetako presidentzia eskuratzen duen lehen emakumea izan daiteke. Bere senarra, Bill Clinton, AEBetako presidentea izan zen zortzi urtez (1993tik 2001era) eta, denbora horretan, lehen damaren kargua hartu zuen egungo presidentegaiak. Orain, Hillary Clintonek presidentzia eskuratuko balu, alderantzizko joera nagusituko litzateke: Hillary presidente eta Bill… lehen dama? Gizona izanik? Nola izendatzen da emakumezko presidente baten senarra?

Garrantzi askorik ez duen gaia dela pentsa liteke, baina kargu horrek balio sinbolikoa baino inportantzia gehiago du herrialde horretan. Jatorriz, AEBetako presidentearen emaztea izendatzeko erabili izan da, eta ekitaldi solidarioetan esaterako, herrialde horretako estatuburua ordezkatu du.

Lehen damaren titulua ez da ofiziala eta arautu gabe dago, baina herrialde horretan duen garrantzia ulertzeko, Michelle Obamak duen agerpen publikoa besterik ez dugu ikusi behar.

Hillary Clintonek AEBetako hauteskundeak irabaziko balitu, presidentzia eskuratzen duen lehen emakumea izango litzateke. Arrazoi hori kontuan izanda, Etxe Zurian inoiz ez da egon emakumezko presidente baten senarrik. Dena den, AEB osatzen duten estatu batzuetan emakumezkoak diren presidenteak egon dira (egun, sei estatutan). Ildo horretatik, emakumezko presidente baten senarra izendatzeko ‘lehen jauna’ (first gentleman) titulua erabiltzen da.

Hala ere, Bill Clintonen kasua berezia izango litzateke, Ameriketako Estatu Batuetan presidente ohiak bere titulua mantentzen baitu kargua uzten duenean ere (ohorezko titulu gisa). Horrenbestez, lehen jauna izendatu beharrean presidente gisa izendatzen jarraituko luketela aurreikusi daiteke.

Azken hilabeteotan txatxatzat hartu dute gai hori herrialdean. 2015eko maiatzean, Barack Obama egungo AEBetako presidenteak twitter kontua zabaldu zuen (@POTUS). Orduan, Bill Clintonek galdetu zion ea kontu hori bere lekukoaren esku geratuko zen. “Galdera ona, @FLOTUS kontuan (lehen damaren kontu ofiziala) interesatuta egon daitekeen norbait ezagutzen duzu?”, erantzun zion Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB bideoak Eguneko albisteak Hillary Clinton albisteak Profila Hillary Clinton