Mundua -

Greenville, Mississippi

Talde beltz baten eliza erre eta 'Trumpen alde bozkatu' idatzi dute

Poliziaren iritzian, gorrotoak eragindako krimena izan da. Gaur, hain justu, hautagai errepublikanoa goraipatzen duen artikulu bat argitaratu du Ku Klux Klan taldeari lotutako argitalpen batek.

Erre duten eliza, Greenvillen. Argazkia: News Mississippi
Erre duten eliza, Greenvillen. Argazkia: News Mississippi
Erre duten eliza, Greenvillen. Argazkia: News Mississippi

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun talde batek komunitate beltz baten elizari su eman dio Greenvillen (Mississippi) eta 'Trumpen alde bozkatu' idatzi du eraikinaren kanpoko horma batean. Errepublikanoek gertatutakoa gaitzetsi dute.

Gaurkoa "50eko hamarkadan, 60koan gertatu izan zen, baina 2016an gaude eta ez luke gertatu behar" esan du Errick Simmons Greenvilleko alkateak. Mississippiko hiri horretako biztanleen % 76 afroamerikarrak dira, hiria Mississippiren Delta izenez ezagututako eskualdean dago eta iraganean esklaboak izan ziren bertan, kotoi landaketetan.

Suhiltzaileek adierazi dutenez, sua nahita eragin zuten eta Delando Wilson Greenvilleko Poliziako buruaren esanetan, gorrotoak eragindako krimentzat hartu dute. "Elizako mezua beldurgarria dela uste dugu", gaineratu du.

Gorrotoak eragindako krimena izan denez, FBI ere ikerketan parte hartzen ari da, udal mailako eta estatu mailako agintariekin batera.

Zurien nagusitasunaren aldeko taldeek elizak erre ohi zituzten 60. hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean, eskubide zibilen aldeko borrokaren garaian, eta 90ko hamarkadara arte iraun zuten horren moduko ekintzek.

Gaur, hain justu, hautagai errepublikanoa goraipatzen duen artikulu bat argitaratu du Ku Klux Klan taldeari lotutako argitalpen batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB argazkiak Trump gaur