Mundua -

Frantzia

Fillonek aurrerapauso handia eman du eskuineko hautagaitza eskuratzeko

Nicolas Sarkozyk politika uzteko asmoa agertu du, eta botoa Filloni ematea eskatu du.

François Fillon hautagaia. Argazkia: EFE
François Fillon hautagaia. Argazkia: EFE
François Fillonek lortu ditu boto gehien eskuinaren hautagai izateko

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Fillon eta Alain Juppe izango dira Frantziako presidente izateko eskuin-zentroko hautagaitza lehiatuko direnak.

"Eskerrik asko bihotzez", esan du Fillonek emaitzak ezagutu eta gero. Bozketa horren irabazleak, gainera, "Frantzia bide zuzenean" kokatzeko asmoa agertu du, "egiaren hizkuntza" eta "pentsamendu askea" goraipatuz.

Fillon (62 urte) kanpainako hirugarren lekuan ibili bada ere, Juppe eta Sarkozyren ondoren, aurrera egin du azken asteetan garaipen handia lortzeko.

Ez da egon lehen ministro ohiaren garaipena horren tamainakoa izango zela aurreikusi duen inkestarik. Botoen % 44 jaso du, Juppek baino 16 puntu gehiago eta Sarkozyk baino 23 gehiago.

Gehiengo osotik gertu geratu ez ezik, Sarkozyren eta Brune Le Mairen (bosgarrena lehian) babesa ere jaso du Fillonek.

Sarkozyk, bestalde, porrota onartu eta bigarren itzulian Fillon Eliseorako hautagai kontserbadorea babesteko asmoa azaldu du, azaroaren 27an.

"Botoa emango diot bigarren itzulian", baieztatu du Sarkozyk, Frantziako hedabideen arabera. Emaitzen ondorioz, horrez gain, Sarkozyk iragarri egin du bizitza pribatua lehenetsiko duela hemendik aurrera, eta ziurtatu du ez dagoela "goibel" ez "saminduta", eta "Frantziari zorte ona" opa dio.

Lau bat milioi hauteslek eman dute botoa igandean, ilara luzeak eta arazoren bat sortuta, esaterako, boto-paperak bukatu dira mahai batzuetan, baina, azkenik, Fillon da apirileko eta maiatzeko presidentetza-hauteskundeak irabazteko aukera gehien dituena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia bideoak Albisteak