Mundua -

Aceh

45.000 desplazatu baino gehiago, Indonesiako lurrikararen ondorioz

Hondamendiak saihesteko Agentzia Nazionalaren arabera, 101 pertsona hil dira eta 857 zauritu (horietatik 139, larri); gehienak Pidie Jaya eremuan.

Lurrikara Indonesian. Argazkia: EFE
Lurrikara Indonesian. Argazkia: EFE
Lurrikara Indonesian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iturri ofizialen arabera, 45.000 pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu dira Indonesian, Aceh probintzian, joan den ostiralean 6,5 graduko lurrikara batek zonalde hori astindu ostean.

Hondamendiak saihesteko Agentzia Nazionalaren esanetan, 101 pertsona hil dira eta beste 857 zauritu (139 larri). Pidie Jaya eremua izan da kaltetuena, epizentrotik gertuen dagoen tokian, hain zuzen.

Bestalde, 11.668 etxe txikitu ditu hondamendiak, baita beste 330 eraikin ere (ospitale bat eta 25 eskola, tartean).

Erreskate-taldeak lanean ari dira, biktimei edateko ura eta janaria eramateaz gain, handik ateratzen saiatzeko, eta arreta psikologikoa zein babesa emateko, esan du Sutopo Purwo Nugroho Agentzia Nazionaleko bozeramaileak.

Horrez gain, Joko Widodo presidente indonesiarrak, hondamendiaren lekura egindako bisitan, 40 milioi rupia (3.000 dolar edo 2.840 euro) agindu dizkie kaltetuei, etxeak berreraiki ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Hondamendi naturalak Gaurko azken ordukoa Lurrikarak munduan