Mundua -

Ekialde Hurbila

Kerryk dio Palestinak bere Estatua izan behar duela bakea lortzeko

AEBko Estatu idazkariaren iritzian, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari behin-betiko amaiera emateko bi estatu eraikitzea ezinbestekoa da.

John Kerry. Artxiboko irudia
John Kerry. Artxiboko irudia
John Kerry. Artxiboko irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Kerry AEBko Estatu idazkariak esan du Ekialde Hurbilean bakea lortzeko aukera bakarra Israelek eta Palestinak nork bere Estatu propioa izatea dela.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan AEBk beto eskubideari uko egin eta Israelek Palestinan asentamenduak jartzeko politika amai dezala exijitzen duen ebazpena ahalbidetu zuen.  Kerryk agerraldia egin du gaur jarrera hori  defendatzeko.

“Bozketa horren helburua bi Estatuen irtenbidea aldarrikatzea izan zen”, esan du. “Ebazpen horren kontra ez egitearen erabakia gure baloreetan oinarrituta hartu genuen”, erantsi du.

Horrez gain, Kerryk gogor kritikatu du Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarra eta eskuin muturreko jarrera izaten ari dela salatu du.

“Asentamendu gehiago eraikitzeko asmoak ez du zerikusirik Israelen segurtasunarekin eta konponbidea oztopatzen dute”, azaldu du.

Ildo horretan, palestinarren helburuak ere kontutan izan behar dituztela esan du.

“Israelen etorkizuna eta palestinarren duintasuna bermatzeko bide bakarra bi Estatu eraikitzea da”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak Palestina