Mundua -

Israelgo lehen ministroa

Poliziak galdeketa egin dio Netanyahuri, ustezko ustelkeriagatik

Enpresarien eskutik balio handiko opariak jaso izana leporatzen diote ikertzaileek.

Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Poliziako ikertzaileek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari galdeketa egin diote arratsalde honetan, ustezko ustelkeria kasu batzuetan esku hartzea izan duelakoan. Besteak beste, enpresarien eskutik balio handiko opariak jaso izana leporatzen diote ikertzaileek.

“Salaketa basatiak egiten jarraituko duzue, baina Israel gobernatzen jarraituko dut”, esan du Netanyajuk, “Ynet” hedabideak zabaldu duenez. Halaber, akusazio guzti horiek faltsuak direla eta bere ohore eta irudiaren kontra kanpaina bat antolatu nahi dutela salatu du.

Ustezko ustelkeriagatik egiten ari dioten galdeketa grabatzen ari dira, eta Fiskaltzak ikertzen ari dituen bi kasutan oinarritzen da nagusiki: “1.000 kasua” delakoa (ustezko ustelkeria kasu garrantzitsuena) eta “1.000 kasua” izena jarri diotena (delitu txikiagoak).

Instrukzio fase honetan epaileak 50 testigantza izango ditu kontuan, tartean Ron Lauder, enpresaria eta lehen ministroaren laguna. Bere esanetan, opari ugari eman zizkion Netanyahuri eta haren semearentzako bidaia bat ordaindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea