Mundua -

Ikerketa zabalik

Gutxienez bost hildako Floridako aireportu batean izandako tiroketan

Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportuan izan da tiroketa. Poliziak eraso horren ustezko egilea atxilotu du jada.

Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportua, Floridan. Argazkia: EFE
Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportua, Floridan. Argazkia: EFE
Gutxienez bost pertsona hil dira tiroketa batean, Floridan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost pertsona hil eta zortzi lagun zauritu dira Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportuan izandako tiroketa batean, Florida hegoaldean (AEB). Poliziak eraso horren ustezko egilea atxilotu duela iragarri du, eta egoera kontrolpean duela ziurtatu du.

NBC News komunikabideak aipatutako lekuko baten arabera, erasotzaileak tiro egin die Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportuko 2. Terminalean maletak jasotzen zeuden bidaiariei. Floridako Poliziak jakinarazi duenez, gutxienez bost pertsona hil eta zortzi lagun zauritu dira.

“Istilu bat dago 2. Terminalean, maletak biltzeko lekuan”, esan du aireportuko Twitterreko kontuak. “Zerbitzu guztiak berta behera gelditu dira behin behinean”, gehitu du.

“Tiroak egon dira. Jende guztia lasterka dabil”, idatzi du Twitterren aireportuan zegoen Etxe Zuriko eledun ohi Ari Fleischerrek. “Lasai dago dena orain, baina Poliziak ez digu irteten uzten, nagoen lekuan behintzat”, esan du.

Ustezko erasotzailea identifikatu dute

Floridako Poliziak Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportuko tiroketaren ustezko erasotzailea identifikatu du arratsalde honetan: New Jerseyko gazte bat da eta 26 urte ditu. Antza denez, hegaldia Kanadan hartu zuen. Halaber, Floridako tiroketan erabilitako arma fakturatu zuela baieztatu dute. Erasoa bakarrik burutu duela uste dute ikertzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Albisteak