Mundua -

Sindh probintzian

Gutxienez 72 pertsona hil dira Pakistanen, atentatu suizida batean

Halaber, 150 pertsona baino gehiago zaurjtu dira. Erasoa Pakistan hegoaldean izan da, tenplu sufi batean, otoitz egiteko orduan.

70 lagun zauritu dira Pakistan hegoaldean izandako erasoan. Argazkia: EFE
70 lagun zauritu dira Pakistan hegoaldean izandako erasoan. Argazkia: EFE
70 lagun zauritu dira Pakistan hegoaldean izandako erasoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 72 pertsona hil eta 150 baino gehiago zauritu dira Pakistan hegoaldean izandako atentatu suizida batean, iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Erasoa tenplu sufi batean izan da, Sindh probintzian.

“Gutxienez 50 pertsona hil (tartean haurrak eta emakumeak daude) eta 70 lagun baino gehiago zauritu dira”, esan du Rasool Baskhsh Shewaneko polizia-etxearen arduradunak.

Erasoa otoitz egiteko orduan izan da, tenplua jendez beteta zegoenean. Antza denez, atentatu suizida horren egileak soinean zeramatzan lehergailua, eta barrura sartu denean zartatu du. Ostegunetan jende andana biltzen da tenplu sufi horren inguruan, otoitz egiteko eguna baita.

Rasool Bakhsh-ek azaldu duenez, atentatua izan den unean 500 lagun baino gehiago zeuden tenpluan. Pakistango armadak hegazkinak eta helikopteroak bidali ditu lekura, zaurituak artatzeko.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Pakistan hegoaldean izan den atentatu suizida. Amaq agentziak zabaldu duenez, jihadista batek soinean zeraman lehergailua zartatu du Sindh probintziako tenplu horretara sartu denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak argazkiak Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Asia Pakistan gaur Terrorismoaren Biktimak Jihadismoa