Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Hildako bat Pariseko aireportuan, soldatu bati arma kendu ostean

Mundua

Frantzia

Hildako bat Orlyko aireportuan, arma bat lapurtzen saiatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

2017/03/18

Gizonezkoa soldatu bati arma kentzen saiatu da, eta tiroz hil egin dute. Poliziak gizonezkoa fitxatuta zeukan.

1:36
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Frantziako Poliziak gizon bat hil du tiroz gaur goizean Pariseko Orly aireportuan, terrorismoaren aurkako taldeko militar bati arma lapurtzen saiatu ostean, Barne Ministerioaren arabera. Iturri berak baieztatu duenez, Frantziako Poliziak fitxatuta zuen hildako gizonezkoa.

Bruno Le Roux Barne ministroak adierazi duenez, ordu erdi lehenago gizonezkoak beste eraso bat egin du Garge les Gonesseko udalerrian. Bertan zegoen polizia-kontrol batean, 06:50ak aldera, agente baten aurka tiro egin du (poliziak ez ditu zauri larririk). Horri esker, gizonezkoa identifikatu zuen Poliziak.

Gainera, Orlyn tiroz hil aurretik, 08:30ak aldera gizonezkoak auto bat lapurtu du eta Vitryko taberna bateko bezeroak mehatxatu ditu.

Parisko Fiskaltzak bere gain hartu du ikerketa, terrorismoaren aurkako taldeak zehazki, Ministerio Publikoko iturriek jakinarazi dutenez.

Aireportua, berriro irekita

3.000 pertsona inguru aireportutik atera eta balizko lehergailuak bilatzeko asmoz hura itxi ostean, larunbat arratsaldeko lehen orduetan berriro zabaldu dute Orlyko aireportua, "pixkanaka" bada ere. Hasiera batean, mendebaldeko terminala ireki dute, non "hegazkinen joan-etorria ia normala den", jakinarazi du hegazkigintza zibileko bozeramaile batek. Ondoren, Hegoaldeko terminalaren txanda izan da.

Hegazkigintza Zibilaren aurreikuspenen arabera, egun guztian atzerapenak egongo dira, eta hegaldiren bat bertan behera geratzea ere gerta daiteke. Beraz, aireportura joan aurretik euren hegazkin-konpainiekin harremanetan jartzea gomendatu die bidaiariei.

Erakunde beraren arabera, Orlyn lurreratzea aurreikusita zuten 30 hegaldik Parisko beste aireportura (Roissy-Charles de Gaulle) zuzendu dituzte; beste bat, aldiz, Beauvaiseko aireportura desbideratu dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena