Mundua -

Atentatua Londresen

Erresuma Batuko 8 atxilotuak erasoak egiteko prest zeudela uste dute

Birmingham eta Londresen atxilotu dituzte hiru emakumezko eta bost gizonezko. Gainera, Carmarthenshire, Birmingham eta Londresen arakatze gehiago egingo dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko Poliziak ostegun honetan jakinarazi duenez, herrialdeko hainbat lekutan egindako operazioetan atxilotu dituzten zortzi pertsonak erasoak prestatzen ari zirela uste dute. Atxiloketak Londresen egindako atentatuarekin lotuta daude.

Poliziak azaldu duenez, Londresko ekialdean 39 urteko emakume bat atxilotu dute, Birminghamen gauean egindako operazioetan beste sei pertsona atxilotu dituzte: etxe batean 21 urteko emakume bat eta 23 urteko gizonezko bat, eta beste etxe batean, 26 urteko emakume bat eta 26, 27 eta 28 urteko hiru gizonezko.

Ondoren, ostegun goizean 58 urteko gizonezko bat atxilotu dute Birminghameko etxe batean, atentatuak prestatzen ari zela uste zutelako, BBCk esan duen arabera.

Bestalde, agenteek hainbat etxe ari dira arakatzen atentatuaren ostean ireki zuten ikerketarekin lotuta. Arakatzeak Carmarthenshiren, Birminghameko hiru etxetan eta Londresko ekialdeko beste etxe batean dira. Gainera, beste arakatze batzuk amaitu dituzte Londresen eta Brightonen.

Zaurituetako bi egoera oso larrian daude

Ibilgailuak harrapatu zituen pertsonetatik bi egoera oso larrian daude eta "euren bizitza arriskuan" jartzen dituzten zauriak dituzte, Londresko Poliziak gaur jakinarazi duenez. Beste bost pertsona "egoera kritikoan" daude.

Erresuma Batuko hiriburuko hainbat ospitaletan ospitaleratu dituzte zaurituetako hamabi, eta beste batzuk atentatua egin zuten lekuan bertan artatu zituzten larrialdietarako zerbitzuek.

St Thomas ospitalean, bati alta eman diote eta emakume bat egonkor dago. King's College ospitalean egoera kritikoan bi zauritu daude, sei egonkor eta beste bik alta jaso dute. Azkenik, Chelsea eta Wetminster ospitaleak ez du erasoaren biktimarik artatu duen ala ez esan nahi, baina PA agentziak bertan bost zauritu ospitaleratu dituztela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Erresuma Batua albisteak Atentatuak bideoak Albisteak Londres azken ordukoa