Mundua -

Frantzia

3 lagun zauritu dira Lillen, geltoki batean izandako tiroketa batean

Poliziak erasoaren izaera terrorista baztertu du, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa ireki du. Litekeena da kontu-garbitzea izatea tiroketa horren arrazoi nagusia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira ostiral gauean Lillen, tren geltoki baten inguruan izandako tiroketa batean, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.

‘La Voix du Nordi’ hedabideak zabaldu duenez, zaurituen artean belaunean min hartu duen 14 urteko adingabe bat dago. Antza denez, beste pertsona bat lepoan zauritu da, eta, hirugarren bat, ospitalera eraman dute.

Poliziak erasoaren izaera terrorista baztertu du, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa ireki du. Litekeena da kontu-garbitzea izatea tiroketa horren arrazoi nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Belgika albisteak Frantzia Gaurko azken ordukoa