Mundua -

AEB

'Facebookeko hiltzailea'k bere buruaz beste egin du

Steve Stephens-ek zoriz hautatutako gizon bat hil zuen igandean, tiro batez, eta hilketaren bideoa Facebookera igo zuen.

Steve Stephens 'Facebookeko hiltzailea'
Steve Stephens 'Facebookeko hiltzailea'
Steve Stephens 'Facebookeko hiltzailea'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Facebookeko hiltzailea' delakoak bere buruaz beste egin du Pennsylvanian (AEB), polizia jazarpen baten ostean.

Steve Stephens-ek zoriz hautatutako gizon bat hil zuen igandean Clevelanden (Ohio), tiro batez, eta hilketaren bideoa Facebookera igo zuen.

Gaur, hilda topatu dute haren autoan, bala zauri batekin.

Segurtasun Indarrak haren atzetik zeuden igandetik, hilketa gehiago egingo zituen beldur.

"Steve Stephens gaur goizean ikusi dute Pennsylvaniako estatuko poliziek Erie konderrian. Polizia jazarpen labur baten ostean, Stephensek bere buruaz beste egin du, tiro batez”, azaldu du Poliziak Twitterren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak