Mundua -

Alerta

Zazpi hildako eta 50 zauritu baino gehiago AEBn, tornado baten ondorioz

Milioika dolarretako kalte materialak eragin ditu, eta ehunka lagun ebakuatu behar izan dituzte.

Tornadoa AEBetan
Tornadoa AEBetan
Zazpi hildako eta 55 zauritu Arkansasen eta Texasen tornado baten ondorioz

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zazpi pertsona hil eta 55 zauritu dira AEBn, Missouri, Arkansas eta Texas estatuak astindu dituen tornado baten ondorioz. Haizeak etxe ugari bota ditu behera.

Biktimetako bat 72 urteko emakume bat da. Missouri hego-ekialdean hil da, gidatzen ari zen autoa urak eraman duenean; beste emakume bat, berriz, zuhaitz batek azpian harrapatuta hil da, CNN kateak aditzera eman duenez.

Gainerako bost biktimak Texasen hil dira, Canton herriko suhitzaileek Fox News hedabideari azaldu diotenaren arabera.

Milioika dolarretako kalte materialak izan dira, eta ehunka pertsona ebakuatu behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Sumendien erupzioek kaltetutakoak Tornadoak