Mundua -

Ekialde Hurbila

Trumpek Netanyahuri: 'Iranek ez du inoiz arma nuklearrik izango'

Estatu Batuetako presidentearen iritziz, 2015ean Iranek eta 5-1 taldeak adostutako akordio nuklearra 'beldurgarria' izan zen.

Donald Trump eta Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE
Donald Trump eta Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE
Donald Trump eta Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Iranek ez du inoiz arma nuklearrik izango", agindu dio Donald Trump AEBko presidenteak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari, Jerusalemen egindako bileran.

Trumpi "beldurgarria" iruditzen zaio 2015ean Iranek eta 5+1 Taldeak (NBEko Segurtasun Kontseiluko bost herrialde finkoak + Alemania) adostutako hitzarmen nuklearra. Teherani "aberastasuna, oparotasuna eta terrorismoarekin jarraitzeko aukera" eman diola esan du Trumpek.

Kazetariek egindako galderei erantzunez, orain dela gutxi Errusiako Kanpo gaietarako ministroarekin izandako bileraz hitz egin du: "ez genuen Israel hitza erabili".

Hala erantzun die errusiarrei informazio sekretua helarazi ziela zioten akusazioei. Halaber, bi herrialdeen inteligentzien elkarlana "bikaina" dela esan du: "inoiz ez da hobea izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Donald Trump albisteak Israel