Mundua -

Arequipa eskualdean

6,3ko indarra hartu duen lurrikara bat izan da Perun

Hipozentroa 36 km-ko sakoneran izan da. Oraindik ez dute ez biktimarik ez kalte materialik zenbatu.

Argazkia: EMSC
Argazkia: EMSC

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,3 maila hartu duen lurrikara batek Peru hego-mendebaldea astindu du, Arequipa eskualdea, hain zuzen. Oraindik ez dute ez biktimen ez kalte materialen berri eman.

Peruko Geofisika Institutuak zehaztu duenez, epizentroa Aticotik 45 bat kilometrora kokatu da, Caraveli probintzian, eta hipozentroa 36 bat kilometroko sakoneran izan du.

ANDINA Peruko Estatuko albiste agentziaren arabera, sismoa Ica eskualdean ere sentitu da.

Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuaren arabera, sismoak 6,4ko indarra hartu du, eta 44 kilometroko sakoneran izan du hipozentroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Hondamendi naturalak Gaurko azken orduko albistea Lurrikarak munduan Peru albisteak