Mundua -

Venezuela

Leopoldo Lopez kartzelatik irten da berriz, zigorra etxean betetzeko

Venezuelako agintariek informaziorik eman ez duten arren, Lilian Tintori Lopezen emazteak jakinarazi du albistea Twitter bidez.

Leopoldo Lopezen artxiboko argazkia. EFE
Leopoldo Lopezen artxiboko argazkia. EFE
Leopoldo Lopez opositorea etxera eraman dute

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioko buruzagia espetxetik atera da berriz, zigorra etxean betetzeko. Abuztuaren 1ean etxetik kartzelara eraman zuten, ihes egiteko arriskua zegoela argudiatuta. Kartzela militar batean egon da orduz gero.

"Leopoldo etxera ekarri dute. Inoiz baino ziurrago eta sendoago uste dugu Venezuelan bakea eta askatasuna lortuko ditugula!", adierazi du Lilian Tintorik Twitterren zabaldutako mezuan.

Venezuelako agintariek gaiaren inguruko informaziorik helarazi ez duten arren, Venezuelako inteligentzia-zerbitzuko dozenaka patruila eta hainbat funtzionario Lopezen etxearen atarira joan dira, Tintorik txioa argitaratu ondoren.

Inteligentzia Zerbitzu Bolivarianoak atera zuen Lopez etxetik joan den abuztuaren 1ean, goizaldean. Venezuelako Gobernuaren aurkako protesta bultzatzegatik zigorra betetzen ari da Leopoldo Lopez. Kondena etxean betetzeko agindua jaso zuen orain dela hilabete baino gutxiago, hiru urtez Ramo Verde espetxe  militarrean egon ondoren.

Osatu berri den Asanblea Konstituziogileak lehen bilera egin duen egun berean hartu dute Lopez etxera itzultzeko erabakia. Horrez gain, Luisa Ortega fiskal nagusia kargugabetu dute diputatuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioarteko albisteak Albisteak Venezuela argazkiak Latinoamerika albisteak Leopoldo López Mendoza