Mundua -

Loiun egiten du lan

Air Berlin alemaniar aire-linea kaudimengabe deklaratu da

Lufthansa bere lehiakidearen zati bat erosteko negoziazioetan dago; Air Berlini kreditu bat eskaini dio Alemaniako Gobernuak, haren jarduerari eusteko.

Air Berlin kaudimengabe deklaratu da. Argazkia: EFE.
Air Berlin kaudimengabe deklaratu da. Argazkia: EFE.
Air Berlin kaudimengabe deklaratu da. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Berlin kostu baxuko alemaniar aire-lineak (Loiuko aireportuan ere egiten du lan) kaudimengabeziko behin-behineko adierazpena aurkeztu du Alemaniako epaitegietan; Gobernuak eskaini dio 150 milioiko kreditu bat, xede izanik jarduerari eustea, eta, bitartean, Lufthansa lehiakidearekin negoziazioetan dago, negozioaren zati batzuk saltzeko asmoarekin.

Etihad aire-konpainiak Air Berlinen gizarte-kapitalaren ia % 30 du kontrolpean, eta uko egin dio azken hori erreskatatzeari; izan ere, 'negozioaren hondatzea gero eta handiagoa eta azkarragoa da', esan duenez.

Arabiar konpainiak esan duenez, ‘dezepzio oso handia’ da Air Berlinen deklarazioa; izan ere, aurrekoetan zailtasun ekonomikoetan izan dela esan duenean, 'babes zabala' eman dio.

'Aurreko apirilean, Etihadek 250 milioi euro eman zizkion Air Berlini, finantzatzea eta alternatiba estrategikoak bilatzea xede', esan du Etihadek; nabarmendu duenez, Air Berlinen negozioaren narriadura 'erritmo bizian ari da hazten', eta, hortaz, ezinezkoa izan da zailtasunak gainditzea.

Horrela, Etihadek esan du ezin duela eskaini finantzazio arriskutsu bat; hala ere, prest agertu da irtenbide komertzial bat topatzeko.

Gobernu federalaren kreditua

Air Berlinen deklarazioa dela eta, agintari federalek laguntza eman diote; eskaini diote 150 milioi euroko kreditu bat, berme federalekin. Aire-lineak bere operazioei eusteko aukera izango luke, onartuko balu.

Hala, Alemaniako Ekonomia eta Garraio ministerioek zehaztu dute Air Berlinek 150 milioiko kreditu bat jasoko duela, KfWren bidez; bestela, kaudimengabeziko araudia dela eta, hegan egiteari utzi beharko zion Air Berlinek.

'Milaka eta milaka bidaiari daude oporretan, nazioarte-mailan. Alemaniara Air Berlinekin bueltatzea ezin izango zuten bestela egin', esan du ministerioek, agiri batean.

Bere aldetik, Lufthansak adierazi du prest dagoela Air Berlini laguntzeko, eta esan du negoziatzen ari dela, negozioaren zenbait zati bereganatzeko. Gainera, langile gehiago kontratatzeko aukera ere ari da aztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea