Mundua -

Erresuma Batua

Gizonezko bat atxilotu dute Londresen bi poliziari labanaz erasotzeagatik

Erasoa Buckingham jauregitik hurbil gertatu da. Poliziek zauri arinak dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute gaur gauean Londresen, Buckingham jauregitik hurbil, labana batekin bi poliziari eraso egiteagatik, hango segurtasun indarrek jakinarazi dutenez.

Erasoa 20:35 inguruan jaso da, The Mall etorbidean, Buckingham jauregiaren parean, Poliziaren esanetan.

Bi agenteek zauri arinak dituzte, eta, esan bezala, erasotzailea atxilotu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua argazkiak Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak Londres albisteak gaur Ingalaterra azken ordukoa