Mundua -

Ayia Zoni II

Greziako petrolio-ontzi bat hondoratu da Golko Saronikoan

Inguruan zebilen txalupa batek bertan zihoazen bi tripulatzaileak erreskatatu ditu. Ospitalera eraman dituzte, baina biak egoera onean daude.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizalde honetan Greziako petrolio-ontzi bat hondoratu da Golko Saronikoan, Atika periferian, baina oraindik argitzeke dago itsasontzi horrek zama handia ote zeraman. Itsasoan erregai arrasto txikiak atzeman dituzte jada.

Greziako hedabideek jakinarazi dutenez, 'Ayia Zoni II' izeneko petrolio-ontzian zihoazen bi tripulatzaileak inguruan zebilen txalupa bati esker erreskatatu dituzte, eta inguruko ospitale batera eraman dituzte prebentzio modura. Dena dela, biak egoera onean daudela azaldu dute.

Bien bitartean, balizko itsasoaren kutsadurari aurre egiteko protokoloa jarri dute martxan El Pireo portuko arduradunek. Lekura atoiontzi bat eta Italiako kostazainak hurbildu dira.

'Ayia Zoni II' petrolio-ontzia 1972. urtean eraiki zuten, eta gehienez 3.205 tona garraia ditzake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Europa bideoak Gaurko azken orduko albistea