Mundua -

Londresko atentatua

Seigarren pertsona bat atxilotu dute Londresko erasoarekin lotura duelakoan

17 urteko gizasemea hiriburuaren hegoaldean hartu dute atxilo, bart.

Larrialdi zerbitzuak eta Polizia, ostiralean, atentatua gertatu ondorengo uneetan. EFE
Atentatua Londresen. EFE
Larrialdi zerbitzuak eta Polizia, ostiralean, atentatua gertatu ondorengo uneetan. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Poliziak pertsona bat atxilotu du gaur Londresen, ostiralean hiriburuan izandako atentatuarekin zerikusia duelakoan, hedabide britainiarrek zabaldu dutenez.

Atxilo hartutakoa 17 urteko gizon bat da. Thornton Heathen (Londres hegoaldea) atxiki dute, Erresuma Batuan 00:05 zirenean (01:05, Euskal Herrian).

Azken horrekin, sei pertsona atxilotu dituzte jada Parsons Green metro geltokian etxean egindako bonba batekin egindako erasoarekin lotura dutelakoan. 22 pertsona zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua argazkiak Atentatuak bideoak Eguneko albisteak Londres albisteak gaur Ingalaterra azken ordukoa