Mundua -

Alemania

Lau pertsona zauritu dira Alemanian, aizto batekin egindako erasoan

Poliziak erasotzailea atxilotu duela jakinarazi du. Ez du erasoaren arrazoiei buruzko ezer esan, ikerketan sakondu baino lehen.

Poliziek gunea inguratu dute. EiTB
Poliziek gunea inguratu dute. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau pertsona zauritu dira, larunbat honetan, Munichen (Alemania), gizonezko batek aizto batez egindako erasoaren ondorioz, segurtasun iturriek jakitera eman dutenez.

Gertaera goiz honetan izan da, Rosenheimer Platz geltokian. Poliziak sokaz inguratu du gunea, erasotzailea (40 urte ditu) harrapatu baino lehen. Gizonezkoak bizikleta beltz batean ihes egin du erasoa egin bezain laster.

Oraingoz, Poliziak ez du erasoaren arrazoiei buruzko ezer esan, ikerketan sakondu baino lehen.

Agintariek bizilagunei etxeetan egotea eskatu die, beste abisu bat jaso arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania bideoak Albisteak