Mundua -

Sutherland Springs

26 hildako Texaseko eliza baten barruan egindako sarraski batean

Antza denez, 26 urteko gazte bat elizan sartu da, elizkizuna egiten ari zirenean, eta fededunen aurka tiro egin du.

Argazkia: EFE
26 lagun hil dira eliza batean tirokatuta

1:36

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 pertsona hil dira igandean pertsona batek Texaseko eliza baptista baten barruan egindako tiroketa batean, Greg Abbott Texaseko gobernadoreak baieztatu duenez.

San Antonion egindako prentsaurreko batean adierazi duenaren arabera, tiroketa First Baptist Church izeneko erlijio-zentroan izan da, Sutherland Springsen, eta "estatuan inoiz izan den sarraskirik latzena izan da".

"Tragedia are okerragoa da eliza baten barruan izan delako, elizkizuna egiten ari zirenean", esan zuen gobernadoreak.

Agintarien arabera, 5 eta 72 urte bitarteko biktimak daude 26 hildakoen artean. Horietako bat Annabel Pomeroy izan da, hau da, Frank Romeroy eliza horretako artzainaren alaba, ABC News kateari baieztatu dionez.

Orain, agintarien esanetan, erasotzailea organizazio baten kide ote zen ikertzen ari dira. Soilik baieztatu dute 20 urte baino gehiago zituela.

Iturri ofizialek erasotzailearen izena jakinarazi ez badute ere, zenbait hedabideren arabera Devin Kelley litzateke. 26 urteko gizon zuria zen, eta erasoa eta gutxira hil zen.

Freeman Martin Texaseko Segurtasun Publikoko Departamentuko kidearen hitzetan, erasotzailea beltzez jantzita zihoan eta balen aurkako txalekoa zuen.

Hango 11:20 inguruan (18:20, gurean), elizkizuna egiten ari zirenean, gasolindegi baten ikusi zuten erasotzailea eta, handik gutxira, elizan sartu eta errifle erdiautomatiko batekin tiro egin zuen.

Hala, 23 pertsona bertan hil zituen, beste bi kanpoaldean, eta, geroago, beste pertsona bat hil zen ospitalean.

Tiroketaren ostean, tiroak entzun zituen auzoko batek bere erriflea hartu eta aurre egin zion erasotzaileari.

Erasotzailearen ibilgailuaren barruan hainbat arma topatu zituzten geroago.

Agintariek ez dute zehaztu erasotzailea poliziaren tiroek hil zen edo bere buruaz beste egin te zuen.

Trumpen mezua

"Gogoan ditugu Sutherland Springseko eraso hiltzailearen biktimak eta horien familiak", esan du Donald Trump presidente estatubatuarrak Etxe Zuriak zabaldutako ohar baten bidez.

"Ekintza gaizto hori biktimak eta horien familiak gurtza-zentroan zeuden bitartean gertatu da. Ezin dugu hitzez adierazi sentitzen dugun samina, eta ezin dugu imajinatu biktimen sufrimendua. Gure bihotzak haustuta daude", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Atentatuak albisteak Albisteak Trump gaur Erlijioa azken ordukoa