Mundua -

Desagertuta

Hego Atlantikoan desagertutako itsaspekoaren berririk ez dago

'ARA San Juan' urpekoa orain bost egun desagertu zen, 44 tripulanterekin.

Desagertutako itsaspekoaren argazkia. EFE.
Desagertutako itsaspekoaren argazkia. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Atlantikoan desagertutako ARA San Juan itsaspekoaren berririk ez dagoela jakinarazi dute gaur. Astelehenean "zarata bat" antzeman zuten arren, Argentinako Armadak asteartean zabaldu duenez, zarata hori ez dator bat urpeko ontzi batek egin dezakeenarekin. Hala ere, "zalantzarik ez izateko", beste miaketa bat egingo dutela jakinarazi du. ARA San Juan urpeko ontzia azaroaren 15ean (asteazkena) desagertu zen, barruan 44 tripulante zituela.

"Zarata aztertu dugu, eta ez dator bat itsaspeko batek morse sisteman egingo zukeenarekin. Etengabeko zarata bat da, eta baliteke biologikoa izatea", esan du Enrique Balbi Buenos Airesko Armadako kapitainak.

Itsaspekoa bilatzeko lanetan parte hartzen ari diren ontziek Patagonian, penintsulatik 360 kilometrora, 200 metroko sakoneran, "zarata bat" antzeman zutela jakinarazi zuten astelehen arratsaldean, hilaren 20an.

Puntu hori, hain zuzen, itsaspekoak egin behar zuen ibilbidean dago, joan den asteko astelehenean atera baitzen Ushuaiatik Mar del Platarako bidean.

Ostiralean, berriz, Armadak jakitera eman zuen asteazkenean izan zutela azkenengoz itsaspekoaren berri, eta ostegunean abiatu zituzten hura bilatzeko lanak.

Larunbatean, itsaspekoa aurkitzeko esperantza piztu zen, Defentsa Ministerioak satelite bidezko komunikazioak antzeman zituela adierazi eta gero, baina Armadak astearte honetan baieztatu duenez, ez dute itsaspekoaren berririk.

Gaur goizean, Mauricio Macri Argentinako presidentea Mar del Platara joan da, bilaketa lanen nondik norakoak ikuskatzeko eta tripulanteen senideei laguntza eskaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Argentinako albisteak