Mundua -

Indonesia

Alerta gorria Balin Agung sumendiaren erupzioaren ondoren

Aireportua itxita dago eta 40.000 pertsonak baino gehiagok ihes egin dute, baina 100.000raino heltzea espero da.

Balitar nekazaria lanean, sumenditik gertu. Argazkia: EFE
Balitar nekazaria lanean, sumenditik gertu
Alerta gorria Balin Agung sumendia piztu ondoren

1:03

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indonesiako agintariek alerta gorria ezarri dute igandean, Agung sumendiaren erupzioak (Bali) errauts zutabe handia eragin ostean. Gainera, Lombokeko Nazioarteko Aireportua ere itxi egin behar izan dute.

Sumendi eta Geologia Arriskua Arintzeko Zentroak (Energia eta Baliabide Naturaletako Ministerioak kudeatzen du) esan duenez, errauts zutabeak 6.140 metroko altuera hartu du, Antara Indonesiako albiste agentziaren arabera.

Zentroaren esanetan, "leherketak 12 km-ko distantziara entzun daitezke" eta "su-garrak gauez ikus daitezke"; "horrek esan nahi du erupzioa edozein momentutan hel litekeela".

"Hondamendia izateko arriskuaren aurrean, Zentroak Agung mendiko alerta egoera igo du", esan du. Hala, 10 km-ko itzulinguruan bizi diren herritarrak gunetik irtetea eskatu die, Reuters albiste agentziak zabaldu duenez.

Indonesiako agintariek kalkulatu dutenez, 90.000-100.000 pertsona ihes egin beharko dute, sumendiaren azken erupzioaren ostean.

Argazkia: EFE

Dagoeneko uhartean zehar dauden harrera zentroetan 40.000 pertsona inguru daude, eta egunean zehar kopuruak gora egitea espero da, Sutopo Purwo Nugroho Hondamendiak Kudeatzeko Agentzia Nazionalaren zuzendariak esan duenez.

"Erupzioak eta dardarak etengabekoak izan dira. Gainera, labak kraterra betetzen jarraitzen du eta gainezka egiten duenean magaletik behera jaitsiko da. Erupzio handiago bat egoteko arriskua dago", esan du Nugrohok prentsaurreko batean.

Sumendiak bota ditzakeen sedimentu-fluxu eta ura beste arazo  bat izan liteke, Indonesian eurite sasoian baitaude.

Argazkia: EFE

Zentroak, halere, zehaztu du errautsek ez dutela aireportuan eragiten, baizik eta Agung mendiko iparraldean eta hego-mendebaldean. Hori gorabehera, 26 airelineak bertan behera utzi zituzten hegaldiak igandean Balin.

Garraiobide Ministerioak, zentroaren oharraren ostean, aireportua ixtea agindu du. Angkasa Pura I enpresak esanetan, "Agung mendiaren errautsaren eragin zuzenagatik" hartutako erabakia dela, The Jakarta Globe egunkariak argitaratu duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Indonesia Erupzioa izan duten sumendiak