Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Txina eta Errusia hegemonia lortzeko 'aurkari boteretsuak' direla onartu du Trumpek

“Mugak sortzeko”, “aberria babesteko” eta AEBen interesak defendatzeko nazioarteko ekonomia egitasmo baten beharra azpimarratu du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Washingtonen. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Washingtonen. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Washingtonen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusia eta Txina bezalako “aurkari boteretsuei” aurre egin behar dietela ziurtatu du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. Trumpen hitzetan, herrialde horiekin “lankidetza” bilatu nahi du, baina beti Washingtonen interesen mesedetan.

AEBen erronka berriak onartu ditu agintariak, segurtasun nazionaleko estrategiaren aurkezpenean. Agiria osatzeko “ia urtebete” behar izan du bere lantaldeak. “Sendotasun estatubatuarraren alde guztiak” bateratu nahi dituztela azaldu du buruzagiak.

Trumpen hitzetan, “Ameriketako Estatu Batuak merezi duten tokian kokatzeko, lehenengo iraganeko hanka-sartzeak” onartu behar dira. “Mugak sortzeko”, “aberria babesteko” eta AEBen interesak defendatzeko nazioarteko ekonomia egitasmo baten beharra azpimarratu du.

“Sekula egin ez bezala defendatuko gara eta defendatuko dugu gure herria”, esan du agintariak Washingtoneko Ronald Reagan Zentroan.

Ziberespazioa eta sare sozialak

Pekin, Mosku eta nazioarteko beste eragileen gaitasunari dagokionez, “eraso egiteko domeinu berriak erabiltzen dituztenei aurre egiteko modu berriak garatuko dituzte” Ameriketako Estatu Batuek, “ziberespazioan eta sare sozialetan esaterako”, adierazi du Trumpek.

Gainera, “mugarik gabeko nazio bat nazioa ez” dela azpimarratu du AEBko buruzagiak. “Oparotasuna babesten ez duen nazio batek ezin ditu bere interesak atzerrian babestu”, erantsi du. “Gerra bat irabazteko prest ez dagoen nazio bat ez da gerra bat aurreikusteko gai”, nabarmendu du.

"Botere errebisionistak"

Trumpen Gobernuaren ahotan, Ameriketako Estatu Batuak “botere errebisionistei” aurre egiten ari da. Exekutiboaren esanetan, mundua balio estatubatuarren aurka gatazkan jarri nahi dute, horren adibide Pekinen papera Txina Hegoaldeko itsasoan; eta Errusiaren esku-hartzea Ukrainan eta Georgian.

Bestalde, etorkinen eta jihadismoaren “arriskuak” ez ditu ahaztu AEBeko agintariak bere hitzaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea