Mundua -

Erreskate lanak

Bederatzi dira jada Taiwango lurrikaran hildako lagunak

Desagertuta dauden beste 62 pertsonaren bila ari dira larrialdi zerbitzuak.

Erreskate lanak Taiwango eraikin batean. Argazkia: EFE.
Pertsona bat ateratzen dute erreskate lanetan ari diren lagunek Taiwango eraikin batetik.
Erreskate lanak Taiwango eraikin batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bederatzi lagun hil eta 265 zauritu dira Taiwanen asteartean izandako lurrikararen ondorioz. Larrialdi zerbitzuak desagertuta dauden 62 pertsonaren bila ari dira.

Larrialdi zerbitzuek beste lagun baten gorpua aurkitu dute ostegun goizean sismoaren ondorioz eroritako Beauty Inn hotelean egiten ari diren bilaketa-lanetan.

Kalterik larrienak Hua Lien herriko lau eraikinetan izan dira. Hildakoen arteko hiru etxebizitzak eta saltokiak hartzen zituen eraikin batean aurkitu zituzten, eraikinaren zati bat erori ostean.

Hua Liengo Larrialdietarako Operazioetarako Zentroak jakitera eman duenez, azken biktima hoteleko langilea zen. Hotelean, beste bost gorpu aurkitu zituzten aurretik.

Taiwan lurrikara. Efe.

Lurrikararen ondorioz kaltetutako eraikin bat. Argazkia: EFE.

Hua Liengo 40.000 etxe urik gabe gelditu dira, eta 1.900 inguru argindarrik gabe gelditu ziren sismoaren ostean. Hua Lien herrian bizi diren 100.000 lagunak oraindik kezkatuta daude, datozen bi asteotan lurrikararen erreplikak izango baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Lurrikarak Asia azken ordukoa Hondamendi naturalen biktimak Taiwango gobernuari buruzko azken albisteak