Mundua -

Ekintzaile adingabea

Israelek Tamimiren aurkako epaiketa hasi du, kazetariak kaleratu ostean

Ahed Tamimi ekintzaile adingabea soldadu israeldar bati zaplaztekoak ematen ikusten zen bideoa han-hemenka zabaldu zen sare sozialetan, oihartzun handia lortuta. Epaitegi militar bat epaitzen ari da.

AHED TAMIMI PALESTINA ISRAEL EFE
AHED TAMIMI PALESTINA ISRAEL EFE
AHED TAMIMI PALESTINA ISRAEL EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahed Tamimi ekintzaile palestinarraren aurkako epaiketa hasi dute Israelgo auzitegi militar batean, soldaduei eraso egitea leporatuta. 12 kargu egotzi dizkiote gazteari eta 10 urterainoko kartzela-zigorra jaso lezake.

Ahed Tamimi ekintzaile adingabea soldadu israeldar bati zaplaztekoak ematen ikusten zen bideoa han-hemenka zabaldu zen sare sozialetan, oihartzun handia lortuta. Lau egun beranduago atxilotu zuten eta irribarretsu agertu da epaitegian, Beitunian dagoen Ofer kartzelan, okupatutako Zisjordanian.

Aretoan sartu denean ika-mika sortu da, eramaten zuten soldaduek eskuburdinetatik tiraka ari zatzaizkiotelako, eta gazteak mina egiten ari ziotela salatu du.

Areto txikia nazioarteko kazetariz eta diplomatikoez (gehien bat europarrak) josita egon da, epaiketa jarraitzeko asmoz.

Israelek hamabi kargu egotzi dizkio Ahed Tamimi nerabe palestinarrari
Israelek hamabi kargu egotzi dizkio Ahed Tamimi nerabe palestinarrari
Israelek hamabi kargu egotzi dizkio Ahed Tamimi nerabe palestinarrari

1:11

Alabaina, saioa hasi denean, agintariek kazetariak kaleratu ditu, akusatuari galderak egin dizkiotela argudiatuta, horretarako eskubiderik ez badu ere.

Ondoren, sartzen utzi dituzte berriz ere, baina azkenik kazetariak eta diplomaziako ordezkariak kaleratu dituzte beste behin ere.

Amnistia Internazionalak "Ahed Tamimi ekintzaile nerabea berehala aske uzteko" eskatu zuen atzo. "Okupazioaren indarren errepresioaren aurka egiten saiatzen diren ume palestinarrak beldurtzeko saiakera" da Tamimiren atxiloketa, AIren ustean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Epaiketak albisteak Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Palestina