Mundua -

Presidente aldaketa

Cyril Ramaphosa, Hegoafrikako presidente berria

Sustituy a Jacob Zuma, en una sesión en el Parlamento en el que fue el único nominado para acceder al cargo.

Cyril Ramaphosa orain arteko Hegoafrikako presidenteordea.
Cyril Ramaphosa, presidente berria. Argazkia: EFE.
Cyril Ramaphosa orain arteko Hegoafrikako presidenteordea.

Agentziak | Albisteak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Parlamentuak Cyril Ramaphosa (Afrikako Kongresu Nazional alderdikoa) aukeratu du presidente, Jacob Zumak dimisioa eman eta 24 ordura.

Botaziorik gabe aukeratu dute, kargura aurkeztu den hautagai bakarra izan baita.

Ramaphosa 2019an aurreikusitako hauteskundeetara arte izango da presidente.

ANC alderdiak kargua uzteko eskatu dio Jacob Zuma orain arteko presidenteari, berari egotzitako ustelkeria kasu larriak direla eta.

Ramaphosa Hegoafrikako bosgarren presidentea da. 1994. urtean apartheida bukatu eta hauteskunde demokratikoetan Nelson Mandela aukeratu zuten presidente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioartea Eguneko albisteak