Mundua -

Hilabete t'erdiz negoziatzen

5 Izar Mugimenduak eta Iparraldeko Ligak Gobernu ituna adostu dute Italian

Orain, Mugimenduko kideek oniritzia eman beharko diote, eta gaurko 20:00ak arte dute iritzia emateko. Ez dute oraindik zehaztu lehen ministroa nor izango den.

Di Maio da martxoaren 4ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen mugimenduaren burua. Argazkia: EFE
Di Maio da martxoaren 4ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen mugimenduaren burua. Argazkia: EFE
Bost Izarren Mugimenduaren eta Legaren arteko akordioa, Italian

1:21

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5 Izar Mugimenduak (M5S) eta Iparraldeko Ligak (LN) Gobernu Ituna adostu dute gaur, ostirala, Italian, eta pertsona migratzaileak aberriratzea eta "zerga bakarra", besteak beste, ezartzea onartu dute, Luigi di Maio M5Seko buruzagiak iragarri duenez.

Di Maiok, Facebookera igotako bideo batean azaldu duenez, itunaren inguruan botoa ematea deitu ditu militanteak. Horretarako, gaurko 20:00ak arte izango dute, Internet bidez.

Itunak 57 orri eta Gobernu programaren 23 puntu jaso ditu, lehen ministroa nor izango den zehaztu ez badute ere.

Itunean biek programetan agindu zuten gauza bat baino gehiago aurki daiteke, esaterako, pentsio legearen erreforma. Gainera, "100 kuota" ezartzea proposatu dute 2019tik aurrera indarrean sartzeko. Horren arabera, erretiroa 67 urterekin hartu beharrean, hiritarrek erretiroa hartu ahal izango dute adinaren urteak eta lanean emandakoak 100 batzen dutenean.

Gainera, beste aukera bat ere badago, 41 urte lanean eman eta gero erretiroa hartzea, adina gorabehera.

M5Sk gainera, hiritarren errenta ere sartzea lortu du, hau da, zailtasunak dituztenentzat 780 euro ematea hilean bakarrik bizi badira, gehienez bi urtez.

Epe horretan, errenta jasotzen dutenek lana bilatu beharko dute eta enplegu bulegoek emandako eskaintzak hiru aldiz errefusatu ahal izango dituzte, gehienez.

Matteo Salvini, duela gutxiko argazki batean. Argazkia: EFE

Matteo Salvini, duela gutxiko argazki batean. Argazkia: EFE

Neurria aplikatzeko, Europako erakundeekin elkarrizketa abiaraztea proposatu dute alderdiek, "Europako Funts Sozialak emandako diruaren % 20 erabiltzeko".

Era berean, zergak nabarmen jaistea aurreikusi dute, errenta guztien kasuetan, Ligak agindu zuen bezala. Ildo horretatik, zerga bakarra ezarri nahi dute enpresa, familia eta autonomoentzat, % 15-20 artekoa, baina ez dituzte zehetasunik eman.

Neurria aplikatzeko dirua "bake fiskala"ren onarpenetik lortuko lukete, hartutako kredituen eta zorra ordaintzeko beharraren arteko desoreka kentzeko,

M5Sek eta Ligak, horrela, bi neurri lotu dituzte, errenta eta zerga bakarra, nahiz eta ekonomialariek esan zuten bateraezinak zirela, zerga publikoa igoaraziko lukeelako, eta gaur gaurkoz % 130ean da.

Aldiz, programak ez ditu politikak aplikatzeko epeak zehaztu.

Zor publikoa murrizteko, Ligak eta M5Sek murrizketak eta austeritate politikak baztertu nahi dizute, susperraldia, barne eskaintza eta inbertsioak sustatzeko, horrela, "etxeetako eros-ahalmena" indartzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Italia Hauteskundeak Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa