Mundua -

Hauteskundeak

Neonazien alderdia Greziako Parlamentura iritsi da

Urrezko Egunsentia ia bazterreko fenomeno izatetik parlamentuan 21 diputatuz osatutako taldea izatera pasatu da, hautesleen % 7ren babesa jaso eta gero.

Urrezko Egunsentia alderdiaren jarraitzaileak hauteskundeetako emaitzak ospatzen. EFE
Urrezko Egunsentia alderdiaren jarraitzaileak hauteskundeetako emaitzak ospatzen. EFE
Urrezko Egunsentia alderdiaren jarraitzaileak hauteskundeetako emaitzak ospatzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Parlamenturako hauteskundeetan Urrezko Egunsentia neonazien alderdiak hautesleen % 7ren babesa jaso du, eta ondorioz, 21 diputatuz osatutako taldea izango du Parlamentuan.

Alderdi horrek hauteskunde kanpaina gogorra egin du herstura neurriak kritikatuz eta etorkinak egin ditu Greziak bizi duen krisiaren arduradun nagusi. Mezu horrek, azkenean, eragin handia izan du herritarrengan.

Urrezko Egunsentiak Greziak pairatzen duen krisi ekonomikoa dela eta egin du gora eta alderdiko jarraitzaileek ez dute ideia xenofoboak publikoki zabaldu eta etorkinen kontrako mezuak igortzeko inolako erreparorik izan kanpainak iraun duen bitartean.

"Inbaditu egin gaituzte eta lana kentzen digute. Boterea lortzen badugu guztiak deportatuko ditugu laster batean eta mugak berriro minekin, hesi elektrikoekin eta zaintzaile gehiagorekin itxiko ditugu", adierazi du kanpainan Ilias Panayotaros, alderdiko ordezkariak.

Nikolaos Mijaloliakos Greziako Armadako ofizial ohiak sortu zuen alderdia 1993an, Europako beste hainbat mugimendu neonaziekin lotura du eta, prentsak eta Greziako politikariek salatu dutenez, baita 1974ean boteretik bota zuten Batzorde Militarrarekin eta egungo Poliziaren taldeekin ere.

Urrezko Egunsentiak duela gutxi arte gutxieneko babesa zuen, baina 2010eko udal hauteskundeetan zinegotzi bat lortu zuen Atenasko Udaletxean, auzo batzuetan botoen % 20 lortuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea