Mundua -

Ipar Amerika

Elliot ekaitz hotzak gutxienez 22 hildako eta argindar mozketak utzi ditu Ipar Amerikan

Ekaitzak Artikoko airea eraman du Estatu Batuetara eta Kanadara. Termometroek nabarmen egin dute behera, eta elurra gogor bota du ekialdean.

Ekaitza New Yorkeko estatuan. Argazkia: EFE
Ekaitza New Yorkeko estatuan.
Ekaitza New Yorkeko estatuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 22 pertsona hil dira Estatu Batuetan Elliot ekaitzaren ondorioz. Tenperatura oso baxuak Ipar Amerikako kontinentearen ekialdearen erdia astintzen ari dira.

Ekaitza Artikoko aire fronte batek sortutako bonba ziklonikoa da, eta ostegunetik zero azpiko tenperaturak eragiten ari da Kanadatik Texaseraino. Horrez gain, elurte handiak, haizete gogorrak eta euriteak izan dira ia lurralde osoan.

CNN telebista kate estatubatuarrak jasotako informazioaren arabera, zortzi pertsona hil dira Ohion; hiruna, Kansasen, New Yorken eta Kentuckyn; bi, Coloradon; eta bana, Missourin, Tennesseen eta Wisconsinen.

Gainera, 315.000tik gora etxebizitza eta enpresa elektrizitaterik gabe geratu dira ekaitzen ondorioz. Joan-etorri gehiago izan diren garai batean, 3.300 hegaldi baino gehiago utzi dira bertan behera Gabon egunean, eta oraingoz, 800, Eguberri egunean.

AEBko hedabideek jakitera eman dutenez, iragarpen meteorologikoen arabera, datozen orduetan elurte handiak, ekaitzak eta uholdeak izango dira ipar-ekialdeko kostaldeko zenbait puntutan. Eguraldiak ez du hobera egingo gutxienez Eguberri eguna igaro arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak New York berriak Ameriketako Estatu Batuak Elurra argazkiak Albisteak Ekaitzak albisteak Kanada