Mundua -

Estatu Batuak

Epaileak astelehen honetan zehaztuko du Trumpen aurkako epaiketaren data, Kapitolioko erasoa dela eta

Fiskaltzak abuztuaren 10ean proposatu zuen epaiketa 2024ko urtarrilaren 2an hastea, erasoaren hirugarren urteurrena izan baino egun gutxi batzuk lehenago.

Donald Trump EFEko artxiboko argazki batean
Donald Trump EFEko artxiboko argazki batean
Donald Trump EFEko artxiboko argazki batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tanya Chutkan epaileak astelehen honetan zehaztuko du Donald Trump AEBko presidente ohiaren aurkako epaiketaren data. 2020ko hauteskundeen emaitza iraultzea egozten diote, Kapitolioko erasoarekin zuzenean lotzen duen auzian.

Fiskaltzak duela aste pare bat proposatu zuen epaiketa 2024ko urtarrilaren 2an hastea, erasoaren hirugarren urteurrenarekin bat egiteko. 2021eko urtarrilaren 6an sartu zen Trumpen jarraitzaile talde handi bat Kongresuaren egoitzan, Joe Bidenek hauteskundeetan lortutako garaipena berresteko bilkura egiten ari zirenean.

2020ko bozketaren emaitzak iraultzen saiatzeagatik egozten zaizkion lau karguen aurrean, Trumpek "ez errudun" jo zuen bere burua duela aste batzuk, Kapitolioko erasoarekin zuzenean lotzen duen auzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump